Eskualdeko garapen integralerako elkartea izango du Buruntzaldeak laster. Astelehenean onartuko du Hernaniko Udalak, Beterri Elkartea deituko dena sortzea. «Bi urte luzeko prozesuarekin eta alderdi politiko nagusienen ekarpenak jaso ondoren, azken estatutuak, egitura juridikoa eta sortze prozesua zehaztu ditugu», azaldu du Hernaniko Udal Gobernu Taldeak, prentsa ohar batean.
Garrantzitsua, enplegua eta proiektuak bideratzeko
Gipuzkoako eskualde bakarra da Buruntzaldea, garapen agentziarik ez daukana: «sortzera goazen elkarteak garrantzi berezia dauka enplegua eta arlo sozioekonomikoko proiektuak bideratzeko».
Dagoeneko, eskualdean martxan daude zenbait egitasmo, enplegua, ekintzailetasuna, merkataritza, turismoa... sustatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz.
«Etorkizunean, mankomunitatea edo beste egitura juridiko bat bihurtu daiteke Beterri Elkartea».
«Eskualdeari bateratasuna eta garapenean lagunduko dio elkarte berriak»
Beterri elkarteak, izaera publikoko beste egitura bat bihurtzeko prozesuari emango dio hasiera: «etorkizunean, mankomunitatea edo beste egitura juridiko bat bihurtu daiteke», dio Udal Gobernu Taldeak.
«Gure eskualdeari bateratasuna eta garapenean lagunduko dion elkarte berria abiatzera goaz», diote.