Ikasi nahi duenak ez du aitzakiarik Urumea bailaran. Etengabe ikasteari geroz eta garrantzia gehiago ematen dio gaur egungo gizarteak, eta horri lotuta, aukera geroz eta zabalagoa da. Ikasketa zentroen helburua da, momentu bakoitzean herritarrek dituzten beharretara egokitzea; bide horretan, bi joera aurkitu ditzakegu.
Batetik, ikasketa edo formakuntza tradizionala egiteko aukera dago: ikastetxe eta institutuak, Lanbide Heziketako zentroak, graduatua ateratzeko aukera, langile eta langabetuentzako ikastaroak...
«Aurreko ikasturtean juxtu xamar ibili direnak errefortzu klaseekin lehenbailehen hastea komeni da»
Eta akademien adarra dago, bestetik. Behar eta adin guztietara egokitzen diren akademiak daude Hernani eta Astigarragan. Aukera zabala eskaintzen dute: hizkuntzak ikasi, errefortzu klaseak, ikastaroak... Espezialistak dira horretan, eta herritarrek bizitzan zehar dituzten helburuak betetzen laguntzeko programa bereziak dituzte.
Euskera hitz egin eta praktikatzeko aukera
Euskera indartu edo ikasi nahi duen guztiak aukera ederra du Udal Euskaltegian. Norberaren helburu eta premietara egokitutako eskaintza zabala dute: ordutegi zabala, sistema ezberdinak... Ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ere eskaintzen dute.
Nahi duenak gainera, Udalaren dirulaguntza eska dezake bertan.
«Etortzen den guztiak bere lekua izatea nahi dugu»
Jakina da hizkuntzak jakiteak garrantzia haundia duela, eta atzerrikoen artean, ingelesa ikasteari ematen zaio inportantzia, gaur egun.
Hernani Hizkuntzak akademian urteak dira lan horretan dihardutela. Ingelesetxe gisa definitzen dute bere burua. Irakasle natiboak dira, eta adin guztietako ikasleentzako klaseak dituzte: 4-5 urtetik aurrera. Maila aniztasunari ere, ematen diote garrantzia: «etortzen den guztiak bere lekua aurkitzea bilatzen dugu. Horregatik maila bajuenetik, Proficiency edo C2 mailarainoko klaseak ematen ditugu». Talde txikiak izatea ere, bermatzen dute: «gehienez 8 laguneko taldeak izaten dira, eta emaitzei erreparatuz gero, pozik gaude, oso onak baitira».
Ingelesa dute komunean guztiek, baina interesak ezberdinak izaten direla diote: «batzuk tituluak ateratzeko asmoz etortzen dira. Beste batzuk, lanean behar dute, eta formakuntzaren parte sentitzen dute. Eta atzerrira joateko asmoa dutenak ere, izaten ditugu».
Hernanin dagoen ingeles maila aztertzen hasita, Hernani Hizkuntzak akademiako kideek diote nahiko maila ona dagoela, bereziki 20-30 urte bitartean: «Euskal Herriko edo Estatuko datuekin alderatuta, maila ona dugu Hernanin».
«Rebalida bat pasatzen dugu urtero. Ikasleak azterketa egitera joaten direnean, gu ere proba bat pasatzen ari gara»
«Esperientziak erakutsi digu Cambridge metodoa dela egokiena»
Yaben ingeles akademia errotua dago Hernanin. Belaunaldiz belaunaldi, asko dira ingelesa bertan ikasi duten herritarrak, eta hori da izan dezaketen erreferenterik onena. Ingelesa ikasi nahi duen guztiak du aukera, Yaben akademian, adina aitzaki izan gabe. Cambridge metodoa jarraitzen dute, programa gisa: «urteek eta esperientziak erakutsi digu konpletoena dela. Metodo hau jarraitzeak behartzen gaitu gramatika, ahozkoa eta beharrezkoak diren gainontzeko kontzeptu guztiak erakustera». Metodo hau jarraitzen duenak bere beharrak asetzen dituela diote: «badira ikastolan laguntza behar dutenak, edota ingelesa beste behar batzuetarako jakin nahi dutenak. Duten maila neurtzen zaie, eta Cambridge programan sartzen ditugu. Eta ikasten joaten direnarekin, behar hori asetu bakarrik ez, maila hobeagoa lortzen dute denbora gutxian».
Urtero urtero rebalida moduko bat pasatzen dutela diote Yaben akademian «ikasleak azterketa egitera joaten direnean, gu ere proba bat pasatzen ari gara. Joan den urteko emaitza onek ez dute aurten balio. Etengabe lanean segi behar dugu, eta oso pozik gaude ikasleek lortzen dituzten emaitzekin».
Ingelesaz gain, frantsesa eta italiera ere bai
London akademian hiru hizkuntza ikasi litezke: ingelesa, frantsesa eta italiera. Astigarragan eta Gipuzkoako beste hiru herritan dituzte egoitzak. Ingeles klaseak 4 urtetik aurrera ematen dituzte: «umetatik helduetara, guztiek dute lekua». London akademiara jotzen duten askok, tituluren bat ateratzea izaten dute helburu eta bereziki ikasle garaian dauden ikasleak dituzte: «DBHn, institutuan eta unibertsitatean dauden ikasleak ditugu gehienbat. Eta ingelesaren kasuan First, Advance edo Cambridgeko beste edozein titulu ateratzea izaten dute helburu». Errefortzu klaseak ematen ere, esperientzia haundia dute: «laguntza behar duen edonork du lekua hemen. Eskoletan ere, ematen ditugu errefortzu klase horiek». Horiek dira bereziki, eskaintzen dituzten zerbitzuak, baina ez bakarrak: «noski, ateak zabalik ditugu, lanerako eta beste hainbat beharretarako hizkuntzaren bat ikasi nahi duten herritar guztientzat».
«Komeni da errefortzuarekin lehenbailehen hastea»
Ikasle garaian dagoen edonork du lekua Tilosetako akademian. Errefortzu klaseak ematen dituzte, hau da, ume edo gazteei laguntzen diete zailtasunak dituzten ikasgaiekin. Lehen Hezkuntzatik hasi, eta unibertsitate garaia arteko laguntza ematen dute, ikasgai guztietan: literatura, gaztelania, matematika, zientziak...
Azaldu dutenez, askok itxaron egiten dute urtea nola daramaten ikusi arte: «gutxi izaten dira ikasturtea hasi bezain pronto apuntatzen direnak. Azterketa garaia gertu dagoenean, edo notak jasotzean etortzen dira gehienak. Joan den urtean otsailetik martxora nabaritu genuen igoera, eta hilabete fuerteena maiatza izan zen; hau da, kurtso bukaera». Lanketa on bat egiteko, lehenbailehen hastea komeni dela diote: «kurtso bukaeran saiakera askoz haundiagoa da. Ikasturtea hasieratik ondo eramatea komeni da, eta beraz, laguntza behar bada, lehenbailehen izatea».
Errefortzua, graduatua eta sarbide probak
Ekide akademian ilusioa eta lanerako gogoa sobera dute. Ez dira hilabete asko ateak zabaldu dituztela, eta gustura dira harrerarekin. Lehen Hezkuntza eta Batxilergo bitarteko ikasgaietan ematen dituzte errefortzu klaseak. Batzuk ikasturtearekin batera hasi dira laguntza hori jasotzen, eta azaldu dutenez, hori da egokiena: «izan ere, aurreko ikasturtean justu xamar ibili badira, komeni da hau ondo astea. Arazoei aurre hartzea gomendatzen dugu guk, eta ondo joanez gero, laguntza uztea».
Helduentzat lekua ere badute Ekide akademian. Graduatua atera edo sarbide proba gainditzeko klaseak ematen dituzte bertan.
Ikastaro bonifikatu eta diruz lagunduak
Urolalden eskaintza zabala dute langile, langabetu eta enpresentzat. Azken hauentzat ikastaro bonifikatuak antolatzen dituzte; eta langile eta langabetuentzat subentzionatuak. Bestalde, ingeles ikastaroa ere emango dute azaroan, Hobetuzek diruz lagundutakoa. Bakoitzak duen maila jakiteko probak egingo dituzte azaroaren 3, 4 eta 5ean, 13:00etatik 18:30etara.