Falta direnak izango dira protagonista gaur, azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunean. Haiek izango dituzte gogoan herritarrek, eta kolorez jantziko dute hilerria. Asko eta asko hurbilduko dira, hildako senide eta lagunei lore eskaintza egitera.
Mota guztietako lore-sortak, Plazan eta dendetan
Azken egunetan ari dira herritarrak, lore-sortak erosten. Eskaintza zabala izan zuten eskura, Plazako postuetan eta loredendetan, eta beste horrenbeste izango dute gaur ere, lore ederrenak erosteko.
Lau meza, gaur eta bihar
Santu Guztien Egunean eta Arimen Egunean, gaur eta bihar, lau meza izango dira Hernanin, egun bakoitzean: 09:00etan Agustinetan, 10:00etan Ereñotzun, 11:00etan Floridan, eta 12:00etan San Joan Bataiatzailea parroki elizan.