Beldur Barik lehiaketa antolatu dute aurten ere, indarkeria sexista prebenitzeko. 12 eta 26 urte bitarteko gazteek, ikusentzunezko lanak egin behar dituzte, erakutsiz nola egiten dieten aurre, mutil eta neskek, ezberdintasun egoerei, Beldur Barik jarrerarekin. Bakarka edo taldeka egin daitezke lanak, eta horiek aurkezteko epea azaroaren 12an bukatzen da. Proposamenak jarrera@beldurbarik.org helbidera bidali behar dira. Bi kategoria egongo dira: 12- 17 urte bitartekoak, eta 18-26 urte artekoak. Kategoria bakoitzean, 500 euroko lehen saria banatuko da, eta 300 euroko aipamen berezia. Informazio gehiago, www.beldurbarik.org web orrian.