Txantxangorri elkartean, sagardo dastaketa egingo dute datorren asteazkenean, azaroak 5. Arratsaldeko 19:30etan izango da, eta Juan Zuriarrain enologoak emango du. Sagardo bakoitzaren berezitasunak azalduko dira bertan. Izen ematea, egunean bertan egingo da, Txantxangorri elkartean, 19:00etatik aurrera. Prezioa, 5 euro.