Neighbor bikoteak kontzertua emango du bihar 20:00etan, Biterin, Hernani’n Musik ekimenaren barruan. Maite Larburu hernaniarrak eta Josh Cheatham estatubatuarrak osatzen dute Neighbor. Emanaldian bertan, Zela Trovke film laburra ere jarriko dute, Larburu protagonista dela. Sarrerak salgai daude Biterin, 7 euroan.