Kontzertu gaua gaztetxean, ‘Axketa fest’ ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 30a

Axketa mendi taldeak, festa antolatu du larunbat honetan. Plana, gaua musikaz betetzea. Eta horretarako, hiru kon­tzertu antolatu dituzte, gaueko 22:00etan hasita. Kontrakan­txa gaztetxean izango da, Axketa fest deitu dutena.
Hernaniko taldeen aldeko apostua egin du Axketak, kontzertu sorta osatzeko. Horrela, Dirty Eyes taldea izango da menuko aurreneko platera. Hernaniko bandak rock gogorra jotzen du, eta aurretik ere eman ditu kontzertuak gaztetxean.

Eztanda eta Trifulka, ondoren
Segidan, beste bi talderen kontzertua ere izango da gaztetxean: Eztanda taldeak hartuko du txanda, eta Tri­fulka musika bandak emango dio itxiera, Axketaren festari.

Kontsumizioetan bildutako dirua, Axketari laguntzeko
Kontzertuak entzuteko, sarre­ra debalde izango da. Gaztetxean bertan, barra jarriko dute, eta asmoa da, kontsumizioetan lortutako dirua, Axketa mendi taldeari laguntzeko izatea.
Bildu­takoarekin, ekintzak eta irteerak antolatzen ja­rraitu ahal izango du Ax­ketak, men­diarekiko zale­ta­suna haun­ditzen jarraitzeko. Ani­ma­tzeko deia egin diete herritarrei

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!