Afari eder baten bueltan, bertso kantari ariko dira Maialen Lujanbio eta Unai Agirre bertsolariak, larunbatean. Ereñotzuko Ur-Mia elkartean izango da bertso afaria, iluntzeko 20:30etan hasita. Txartelak, salgai daude dagoeneko, 25 euroan: Ur-Mia elkartean bertan eta Irrintzi tabernan.
Mikel Peruarenak liburua aurkeztuko du gaur
Su zelaiak liburua gaur aurkeztuko du, Mikel Peruarena idazle ereñotzuarrak. Donostiako Liburutegi Zaharrean izango da, Mandas aretoan, goizeko 11:00etan.
Lehen Mundu Gerrak Euskal Herrian utzitako bataila eta triskantzak kontatzen ditu liburuak, Baionako Infanteriaren 49garren Erreximenduaren barrutik.