JOCC Zikuñako Ama elkarteak bilera antolatu du datorren asteartean, azaroak 4, txirrindularitza eskolari buruz aritzeko. Arratsaldeko 18:00etan izango da, elkartearen egoitzan (Latsunbeberri 42), eta txirrindularitza egin nahi duten alebin eta infantilei egin diete deia, joateko.