Ekimena ezagutzeko, bilera irekia bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 29a

Gure Artean Euskaraz ekimenaren berri emango du Dobera Euskara Elkarteak, bihar. Horretarako, bilera irekia antolatu dute, arratsaldeko 19:00etan, AEK euskaltegiaren lokalean. Programaren nondik norakoak azalduko dituzte, eta jendea parte har­tzera animatu.

Helduen artean euskeraz hitz egiteko ohitura sendotu
Gure Artean Euskaraz, mintzapraktika egitasmoa da, eta helburua da, helduen artean euskeraz hitz egiteko ohitura zabaldu eta sendotzea.

Talde txikitan, euskera praktikatzeko
Egitasmoan, parte hartzaileak 3-4 kideko taldetan bana­tzen dira: horietako batek, ondo menperatuko du euskera; eta gainerakoek, praktikatzea izango dute helburu.
Astean behin bilduko da taldea, hobekien datorkienean, baina beste ekintza ba­tzuk ere egingo dituzte: mendi eta kultur irteerak, ikuskizunak, afariak, hitzaldiak...
Izena emateko edo informazio gehiagorako, Dobera­ren bulegoan (Larramendi 11), edo 943 33 27 99 telefonoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!