«Izan zituen zailtasun guztiekin, beti bete zuen itsasgizonekin zeukan konpromezua»

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 29a

Hitzaldia emango du gaur Asun Urzainkik, Juan Miguel Orkolaga apaiz metereologoari buruz: Aita Orkolaga ororen aurka. Arratsaldeko 19:30etan izango da, Biterin, eta egu­no­tan Orkolagari antolatu dioten omenaldiaren barruan dago ekitaldia. Deustoko uni­ber­tsi­ta­teko irakasle emeritua da Urzainki, eta Euskal Herri­a­ren Adiskideen Elkarteko kidea. Ikerketa bat egina dauka, Aita Orkolaga eta Igeldoko Behato­kiari buruz. Entzuleen esku jarriko du gaur, dakien guztia.

Aita Orkolaga ororen aurka diozu. Zergatik?
Bere lanean izan zituen zailtasun ikaragarriengatik. Batetik, behatoki metereo­lo­gi­koa Igeldon jartzeko propo­samena defendatu behar izan zuen, eta baita lortu ere, Bizkaiako Aldundiak Matxi­txa­kon jarri nahi zuen bitar­tean. Bestetik, egin zituen iragarpen arrakastatsu eta entzutetsu guztiekin, bere aurka egiten zutenak ere bazeuden, esanez hezkuntza akademiko nahi­ko­rik ez zuela jaso, iragarpen horiek ziur­tatzeko. Eta egia da, bere kasa ikasi zuen dena, baina Orkolaga sistemaren bitartez, oso emaitza onak lortu zituen, metereologia apenas hasi berria zenean.

Bakarrik aritu zen Aita Orkolaga, beraz.
Bakarka egin zuen lan, bai, nahiz eta Pedro anaiaren laguntza izan zuen. Lan hirukoitza egiten zuten: ikus­katu, iragarri eta emaitzak prentsari eta portuei jakina­razi, borraska, galerna edo ekaitz batek arriskuan jar zezakeenean arrantzaleen bizi­tza. Eta hori guztia, isola­men­dua kontuan hartuta: beha­to­kia Igeldon egonda, hirigunetik hain urrun, eta komu­ni­ka­tzeko medio eska­se­kin... Baina zailtasun guzti­ekin ere, itsasgizonekin zuen konpro­mezua bete zuen beti.

Zertaz ariko zara hitzaldian?
Orkolagaren perfil metereo­lo­gikoan zentratuko naiz. Berari buruz dakidana, Igeldoko Behatokiari buruz egindako ikerketaren emaitza da, Deus­to­ko lankideekin egina, Beha­tokiaren mendeu­rre­ne­an. Eta noski, arreta berezia jarri genion Orkolagari, sor­tzaile bezala. Kontuan hartuta bere kezka nagusia zela behatokia, hango artxiboko dokumentu­etatik ezagutu daitezke Orkolagaren izaera, lan egite­ko modua eta ekarpenak.

Eta nor izan zen Orkolaga?
Labur esateko, Igeldoko Beha­tokiaren sortzailea, itsasoko kultura bat eta ezaugarri propio batzuk eman zizkiona. Eta baita gizartean zabaldu eta ezagun egin ere, komunikabi­de­ekin zuen harremanagatik.

Zein metodo erabiltzen zituen, iragarpenetarako?
Faktore klasikoez aparte (ten­pe­ratura, hezetasuna eta pre­sio atmosferikoa), balio haun­dia eman zien atmos­fe­rak altu­e­ran zuen egoerari eta korron­teei. Eta zunda-globoak asmatu gabe zeudenean, lai­noak ikus­ka­tzeari ekin zion, lainoak sail­ka­tzeko sistema propio bat asma­tze­raino; oso sistema konplexua. Horri esker, Kan­taurialdeko galernei buruzko teoria bat landu zuen. Teoria horrekin, galerna asko eta asko iragarri zituen, eta tra­ge­dia bat baino gehiago saihestu.
Azken batean, aplikatu zuen arrazoiketa deduktiboa eta behaketaren bidez ikasi zuen guztia, fenomenoak eta aurre­ka­riak erlazionatzeko, eta iragarpenak egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!