Bihar emango du epaileak, Ibon Fernandezen kasuko erabakia. Frantziako Lannemezaneko kartzelan dago Fernandez, eta esklerosi anizkoitza gaixotasun larria dauka. Ekainean, bere kondena etetea onartu zuten, eta baita Frantzian bizitzeko duen debekua altxatzea ere. Baina Piriniotako departamendutik kanpo bizi behar duela zehaztu zuen, eta horrek asko zailtzen zuen aske geratzea. Erabakiaren kontra, helegitea jarri zuten, eta bihar emango du epaileak ebazpena.