Obrako materialak birziklatzeko planta jarriko da Zarkumendegin

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 29a

Zarkumendegiko partzela ba­tean, obra eta eraispen (de­rribo) hondakinak kudea­tze­ko planta bat jarriko da. Udalak alokairu­an jarriko du partzela hori eta Astigarraga Lantzeneko Admi­nis­trazio Kon­­tseiluak urriaren 17an onartu zituen alokairuko pleguak. Kontratua, 180.000 euro gehi BEZan baloratu da  eta 12 urteko alokairu kon­tra­tua izango da. Adjudikatzen den momentuan ordaindu beharko da kopuru guztia. Operazio honekin, Udalak adie­razi du, Astigarraga Lan­tzenek Udala­rekin daukan zorraren zati bat ordainduko duela.

Gipuzkoako lehenengo planta
Zarkumendegiko planta ho­rre­tan, obrako hondakinak jaso eta gestionatuko dira. «Helbu­rua da, hondakin horiek bir­ziklatzea. Gipuzko­an mota honetako lehenengo planta izango da. Gaur egun, zabor­tegietan pilatzen diren hon­dakin hauei beste irten­bide jasangarriago bat ema­teko aukera paregabea da. Honekin, argi geratzen da berriz Astiga­rragak ingurume­narekin eta honda­kinen ku­dea­keta jasan­garri eta ego­kiarekin duen kon­pro­misoa, Astigarraga eta Gipuz­koa ber­deagoak eta ja­san­ga­rriagoak nahi ditugu­lako», azaldu du Gobernu Taldeak.

Hormigonerarik ez
Plegu hauekin, aurreko lege­gin­tzaldian Zarkumendegiko beste partzela baterako zeu­den pla­nak «zokoratu» direla nabar­men­du dute: «Pasa den legegin­tzaldian, partzela hura saltzea aurreikusten zen, ber­tan hor­mi­gonera bat jartzeko. Udaleko idazkari-kontuhar­tzaileak salmenta pleguen aurkako txos­tena aurkeztu zuen. Iraga­neko ereduak alboratzeko garaia dela uste dugu». Planta berria, Udaleko idazkari eta zerbitzu juridi­koen oniritziarekin egin dute­la gaineratu dute.
Jarduerak sortu ditzakeen eraginen aurrean, kontrol zo­rro­tzak aplikatuko dituztela argi utzi dute. Eta gaineratu: «Alo­kairu kon­tratua izanik, herria­ren­­tzat jarduera hain mesedeko ez balitz, par­tzela hori berres­kuratzeko auke­ra izango du Udalak. 12 urteak pasata, berriz erabaki ahalko da zer egin. Aurreko legegintzaldiko plan­gin­tza­­re­kin, salmenta burututa, ez zego­en horrelako aukerarik. Beraz, ez gaude betirako “kon­dena” baten aurrean». Enplegua sor­tzeko ere baliagarria izango dela azpimarratu dute.

Eragin ekonomikoa
Operazio honek izango duen eragin ekonomikoaren ga­rran­tzia azaltzeko, Astigarraga Lan­tzenen bilakaera ezagutu behar dela nabarmendu dute: «Astiga­rraga Lantzenek milioietako galerak izan ditu, EAJ eta H1!eko Udal Gobernuek bultzatutako ereduaren ondorioz. Galeren ibilbidea eten zen Gobernu alda­ketari esker, 2012an. Beste­ak beste, Astigarraga Lantzen erres­katatzea erabaki genuen, asti­gartar guztien kontura, 579.686,19 euroko ekarpena eginez. Erreskaterik gabe, enpresak hondoa jo behar zuen, ordura arte Udalak, eta ondorioz astigartar guztiok, jarritako dirua eta ondasunak galtzeko arriskuarekin. Plegu hauekin, zorraren zati bat ordainduko da. Udalaren helburua da, ahalik eta azkarren guztia errekupe­ratzea. Dena kobratutakoan, Astiga­rra­ga Lantzen desagerra­ra­ziko da, gutxi batzuen inte­reserako sortu ziren “txirin­gito­ekin” bu­ka­tu behar delako». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!