Berdinketak, azken momentuan ihes

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 29a

Talde moreak ezin izan zuen punturik ekarri Urnietatik. 3-1 galdu zuen. Ligako liderra nagusi izan zen. Mundarrok 3 partidu daramazki jarraian, punturik irabazi gabe. Gutxienez berdinketa lortzeko lan egin zuten, baina Egoitz Sayar entrenatzailearen esanetan, «berriz, partidua oparitu egin zuten azken minutuetan». Lehenengo zatia 1-1 berdinduta bukatu zen, Beñat Mendibururen golari esker, eta bigarren zatian nahiko pareko ibili ziren, azken momentura arte. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!