Gure Esku Dago burubelarri ari da lanean, azaroaren 8ko mosaikoari begira. Horrez gain, Gure Txokoa inauguratuko dute igandean 13:30etan, Joseba Barandiaran Plazan. Gure Txokoa plazan egongo den informazio gune bat izango da. Bertan, Gure Esku Dagori buruzko ekintza guztien informazioa jarriko dute: kartelak, oharrak... Igandean bertan, mosaikorako tiketak erosi ahal izango dira (12:00-14:00).