Alkatetzak Elgopebiren inguruan galdetuko die alderdiei, Plenoan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 29a

Plenoa izango da bihar 19:00etan eta besteak beste, Alkatetzak mozio bat aurkeztea erabaki du Elgopebi kasuaren inguruan, hainbat puntu argitzeko. Alkatetzak hainbat galdera egingo dizkie Udal talde politiko guztiei eta 20 eguneko epea izango dute erantzuteko. Galdera batzuk: 1995eko maiatzeko hitzarmena sinatu zenean, zein zen indarrean zegoen Hirigintza Arautegia? Zergatik ordaindu zen diru publikoarekin Uda­lak doan jaso behar lukeen errepide bat? Zergatik ez ziren bete hitzarmeneko baldintzak 1995etik 1999ra? Denera, 12 galdera dira. AP-8 autobideko Garraioaren Zentroari buruz eta zerga fiskalei buruz ere ariko dira biharko Plenoan. Eta beste 4 mozio ere bozkatuko dituzte.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!