Zine afrikarra eskainiko dute, ostiralero

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 29a

Zine emanaldi berezia antolatu du Harituz elkarteak, kultur etxean. Zine afrikarra eskainiko dute datozen 5 ostiraletan, doan. Aurreneko emanaldia ostiral honetan izango da (18:30). Mamnou (debekatua) dokumental egiptoarra botako dute. Herrialde hartako arau eta debekuei buruzkoa da.

Beste lau dokumenal edo film
Azaroaren 7an, Barakat izango da ikusgai (20:00). Argelia-Frantziako pelikula bat da, desagertutako kazetari baten bilaketari buruzkoa. Azaroaren 14an, Virgen negra emango dute (20:00). Espainia eta Mozanbiken egina da. Mozanbikeko emakumeen sexualitateari buruzko do­ku­mentala da. Azaroaren 18an, Mme. Brouette ikusteko aukera izango da (18:00). Senegalekoa da. Bi senar gogorretatik aldeduntako bi emakumezkori buruzko filmea da. Eta azaroaren 21ean, Imani emango dute (20:00). Uganda-Suediako filma da, hiru pertsonen ez ohiko egun bati buruzkoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!