Astigarragan, torturaren aurkako kontzentrazioa izango da bihar. Arratsaldeko 20:00etan izango da Joseba Barandiaran plazan. Lema: Stop tortura! 28ak libre! Epaiketa politikorik ez!
Bihar jarraituko du Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, Julen Zuaznabar eta beste 27 gazteen aurkako epaiketak. Segiko kide izatea leporatuta ari dira epaitzen. Polizien deklarazioekin jarraituko dute. Gazteek, jasandako torturak salatu zituzten euren deklarazioetan eta biharko egunez, torturaren aurka mobilizatzeko dei egin dute, herri eta auzoetan.
Azaroaren 8an, berriz, Iruñerriko Herri Harresiak mobilizazioa deitu du, Iruñean. Martxa laranja egingo dute eskubide zibil eta politikoen alde eta epaiketa politikoak bukatzeko eskatuz. 17:30etan, Antoniuttitik.