Bilera irekia, kultur aniztasunari buruzko diagnostikoa egiteko

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 29a

Astigarragan, parte­har­tze prozesu bat jarri du martxan Udalak aniztasuna­ren eta jatorri desberdineko pertso­nen arteko elkarbizitza nola landu zehazteko. Plangintza egin nahi du, herritarren partaidetzarekin eta ekarpe­ne­kin, eta hiru bilera edo lan saio antolatu ditu. Gaur izango da lehenengoa, kultur etxeko areto nagusian (18:00-20:00). Halaxe azaldu dute: «Azken urteotan Astigarraga­tik kanpo jaiotako jende asko etorri da gure artera bizitzera, dela inguruko herrietatik, dela bestelako herrialde batzueta­tik. Aberastasun horretaz jabetuta, kultur aniztasuna gizarteratzeko, plangintza bat osatu nahi dugu, herritarrekin elkarlanean». 
Gaur, aniztasunaren diag­nos­tikoa landuko dute, besteak beste.

Talde bat sortu
Prozesuaren bidez, Udalak herriaren kultur aniztasunaz jabetu nahi ditu herritarrak, eta elkarren berri izateko eta elkar ezagutzeko topaleku bat sortu nahi du. «Aurrera begira gaia nola landu behar den ere definitu nahi du prozesuak, zein ekintza egingo diren zehaztu, beharrak eta erron­kak identifikatu, eta ahal dela talde iraunkor bat sortu, gaia lantzen jarraitzeko», azaldu dute.
Partehartze prozesua, Elhuyar Aholkularitzak gi­datu­ko du. Hurrengo lan saioak ere asteazkenetan izan­go dira: azaroaren 12an eta 26an. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!