Gipuzkoako 10 komertzio harri bitxi izendatuko dituzte, Merkataritza Enpresa Sarietan; etxearekin edo kulturarekin lotura duten komertzioak izan behar dira, eta komarka bakoitzeko, denda batek jasoko du bitxi izendapena.
Buruntzaldean, Hernaniko lau komertzio daude lehian, 10 bitxien artean sartzeko: Ikusi-Makusi, JF Cocinas, D-Kora eta Galerias Buen Precio.
Bozkatzeko aukera, azaroak 2ra arte
Gipuzkoako edozein merkatari enpresak bozkatu dezake, eta aste honetan bukatzen da epea: 10bitxiak.blogspot.com.es. Bakoitzak, bere herriko edo eskualdeko denda bati eman diezaioke botoa, eta behin bakarrik bozkatu daiteke.