Denboraldi bikaina, modu bikainean borobildu zuten Urdanpilleta anaiek, larunbatean. Euskadiko Openeko azken proba zuten Galdakaon, eta lider zegoen Aritz Urdanpilleta, 23 urtez azpikoetan. Bigarren izan zen ereñotzuarra, eta puntu gutxiko aldearekin galdu zuen lidertza. Lortu zuten txapelketa juniorrena izan zen, espero ez zutena hain justu. Xabik oso zaila zeukan irabaztea, baina lesio batek lehiatik kanpo utzi zuen liderra, eta Xabik nahikoa izan zuen akatsik ez egitea, txapeldun izateko.