Merezitako omenaldi bazkaria

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 28a

Omenaldi berezia jaso zuten Hernaniko odol emaileek, larunbatean. Bazkaltzeko elkartu ziren Urnietako Oianume sagardotegian, eta aurretik, dominak eman zizkieten, odola aldi gehienetan eman duten emaileei. Ondoren, mahaiaren bueltan bildu ziren, donante guztiak, bazkari eder batez gozatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!