Koxka elkartearen protokoloa onartzea eztabaidagai, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 28a

Gaur bilduko da Hernaniko Udaleko plenoa, arratsaldeko 19:00etan, pleno aretoan. 13 puntuz ariko dira. Tartean landuko dituzte, Koxka elkartearen protokoloa onartzea, uraren kudeaketaren araudia aldatzea eta mozio bat: Konstituzio Auzitegiak Katalu­nia­ko kontsulta bertan behera uzteari buruzkoa.

2015eko ordenantza fiskalak eta egutegi fiskala
Akta onartu ondoren, bi konturen berri emango du gobernu taldeak: uztailaren 29tik urriaren 23ra arte hartutako ebazpenak; eta 2014ko aurrekontuen exekuzio egoera.
Fiskalitateaz ere ariko dira. Batetik, 2015eko ordenantza fiskalak onartzea proposatuko dute. Eta bestetik, 2015eko egutegi fiskala eztabaidatuko dute.

Uraren kudeaketaren araudia aldatzeko proposamena
Jarraian, bozkatuko dute ea onartzen den hainbat udal etxebizitza alokairuan jartzeko oinarrien plegua. Uraren kudeaketak hartuko du protagonismoa ondoren: Udal Araudia aldatzeko proposamena eztabaidatuko du plenoak.

Uraren kudeaketaren Udal Araudia aldatzeko proposamena ere eztabaidatuko dute.

Obra eta zerbitzuetarako protokoloa, desgaitasunen bat dutenei kalte ez egiteko
Koxka elkarteak osatutako protokoloa onartzea ere bozkatuko du plenoak. Protokoloak zehazten du, Udalak nola jokatu beharko duen aurrerantzean, edozein obra edo zerbitzu egiterakoan, desgaitasunen bat duten per­tsonei kalte ez egiteko.

Mozioa, Kataluniako kontsultaz
Beste lau puntu ere landuko dira gaurko plenoan: EH Bilduren adierazpen instituzionala, emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazio­arteko eguna dela eta; Konsti­tuzio Auzitegiak Kataluniako kontsulta bertan behera uzteari buruzko mozioa; liburu maileguengatik, liburutegi publikoek ordaindu beharreko kanona bertan behera uztea; eta EH Bilduren agurra eta elkartasuna herri kurduei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!