Goizuetan, Azaro Kulturala prestatzeko lanean ari dira burubelarri. Hurrengo larunbatean hasiko da (orduan argitaratuko du egitarau osoa Kronikak). Lehendabiziko ekintza gisa, bideo emanaldia antolatu dute. Ander Olaizolaren eskutik izanen da eta Euskal Herriko naturaren irudiak izanen dira ikusgai. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera egonen da ikusgai, Ganbaran.
Ferian postua paratzeko, izen ematea
Urtero bezala, aurten ere Feri Egunak ez du hutsik eginen, Azaro Kulturalaren barruan. Azaroaren 29an izanen da eta Udalak jakinarazi du, ferian postua paratu nahi dutenentzat izena emateko epea irekita dagoela. Azaroaren 7ra arte eman daiteke izena. Horretarako, udaletxera jo behar da edo telefono honetara deitu: 948 514 006.