Hilero bezala, KZ Gunean prest dituzte azaroko ikastaroak. 10 emango dira, doan.
Lau ikastaro luze
Azaroaren 3tik 12ra sare sozialen ikastaroa emango da, 16:00etatik 20:00etara, euskeraz. Guztira, 16 orduko ikastaroa.
Azaroaren 3tik 14ra bitartean, berriz, oinarrizko internet KZgunea kurtsoa emango da, 11:00etatik 13:00etara, euskeraz. 20 ordu, guztira.
Googleko Aplikazioen inguruko ikastaroa, Google Apps, azaroaren 3tik 10era emango da, 09:00etatik 11:00etara, euskeraz, baita ere.
Azkenik, ikastaro luzeen barruan Irudia eta Soinua emango da, azaroaren 20tik 28ra, 11:00etatik 13:00etara, euskeraz.
Bost ikastaro euskeraz emango dira; lau, erderaz; eta azkenekoa, beharren araberakoa izango da.
Egun bakarreko edo bi eguneko 6 ikastaro
Bi eguneko ikastaroa bakarra izango da: Ubuntu Sistema Eragilea. Azaroaren 27 eta 28an emango da, 09:00etatik 11:00etara, euskeraz.
Gainontzeko ikastaroak egun bakarrekoak izango dira. Azaroaren 17an, 09:00etatik 11:00etara, erderaz, OpenOffice Writer Oinarrizkoa.
Azaroaren 18an, 09:00etatik 11:00etara, erderaz, OpenOffice Writer Aurreratua.
Azaroaren 19an, 09:00etatik 11:00etara, erderaz, OpenOffice Calc Oinarrizkoa.
Azaroaren 20an, 09:00etatik 11:00etara, erderaz, OpenOffice Calc Aurreratua.
Azaroaren 13an, berriz, IT Txartelaren inguruko ikastaroa emango da, 18:00etatik 20:00etara.
Izen ematea, zabalik
Izena emateko Biteritik pasa edo telefonoz deitu daiteke: 943 02 36 50ra. www.kzgunea.net webgunearen bidez ere egin daiteke, Formazioa atalean sartuta, erabiltzaile izena eta pasahitza edukiz gero. Nola egin jakiteko, sartu kzgunea.blog.euskadi.net blogean, eta ikusi ekainaren 6an argitaratutako informazioa.
Laguntza gehiago: tutor.hernani@kzgunea.net.