Gipuzkoako Emakumezkoen Pala Txapelketako finala jokatu zen ostiralean Atano IIIan, eta bertan aritu ziren, txapela lortzeko lehian, Ariane Arrieta hernaniarra eta Amaia Araizte. Azken hau Mallabiakoa bada ere, denboraldi honetan Hernanirekin jokatuko du. Su Berriko taldea izan zuten aurrez aurre, eta partidu osoan aurrea hartuta ibili ziren. Hernaniarrak oso urduri atera ziren frontoira, eta ez zuten beren jokoa erakusterik izan. Azkenean, 30 eta 22koarekin bukatu zen partidua; hernaniarrek Gipuzkoako azpitxapeldunen titulua lortu zuten.