Meteorolgo hernaniarra gogoratzeko ekintzak

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 27a

Hernaniarra zen Juan Migel Orkolaga, edo Aita Borras­ka. Hil zela 100 urte bete dira, eta ome­naldi moduan, hainbat ekin­tza antolatu ditu, gaurtik, AEMET meteorologia agentziak.

Erakusketa, gaurtik
Gaurtik azaroaren 9ra, era­kus­keta jarriko da Biterin, 18:00etatik 20:00etara. Bertan ikusi ahal izango dira me­teorologian erabiltzen di­ren tresnak, Aita Orko­la­garen li­bu­ru eta artikuluak, eta hain­bat gertaeretako argazkiak.

Hitzaldia, etzi
Asteazkenean, berriz, Aita Or­ko­laga, ororen aurka hitzaldia emango du Asun Urzainki Deustuko Unibertsitateko ira­kasleak. 19:30etan izango da, Biterin.

Pelikula eta kontzertuak
Datorren astean ekintza ge­hia­go izango dira. Azaroaren 5ean, La tormenta perfecta fil­ma jarriko dute Biterin, 19:30e­tan, eta segidan tertulia eta mahai-ingurua egingo dira.
Azaroaren 9an, berriz, me­za izango da San Joan Bataia­tzai­lea parroki elizan, 12:00e­tan, Parrokiko abesbatzak la­gunduta. Ondoren, Ozenki abes­­batzak emango du Aita Orko­la­garen ome­nezko kon­tzertua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!