Beste hiru bilera, aukeraketa egiteko

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 27a

2015eko Udal Aurrekontuan zein proposamen sartu era­bakitzeko bilerak egiten ari dira, auzoz auzo. Aste honetan egingo dira azken hiru saioak: gaur, Sorgintxulon; asteazke­ne­an, Haur Eskolan; eta os­tegunean, Biterin; denak, 19:00etan.
Bozkatzeko aukera zabalik dago azaroaren 7ra arte: etxe­an jasotako galdetegiak Bite­rin, kiroldegian edo udale­txean entregatu daitezke, edo botoa internet bidez eman, www.hernani.net webgunean.
Azaroaren 19an azalduko da zein proposamen izan diren bozkatuenak, eta beraz, zein sartuko diren 2015eko aurrekontuetan.

Urumea ikastola, kanpainan
Guztira, 33 proposamenen artean aukeratu daiteke, eta 10 aukeratu behar dira.
Urumea ikastolan, Gay Murreko patioa estaltzearen aldeko kanpaina egiten ari dira, eta bozkatzeko mahaiak jarri dituzte. Hala azaldu du zuzendaritzak: «Gay Mur da patio estalirik ez duen he­rri­ko eskola bakarra». Propo­sa­men hau egiteak aurrekontu osoa hartuko luke; 500.000 euroak.
Boto gehien jasotzen di­tuz­ten proposamenak sar­tuko dira datorren urteko aurre­kon­tuetan, baldintza hauek betez gero: 500.000€ ho­rie­tatik gutxienez 300.000€ in­ber­tsioetarako izango dira; 200.000€ gehienez gastu oro­korretarako eta hauen artean gehienez 50.000€ urtero erre­pikatzeko izaera duten pro­posamenetara bide­ra­tzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!