Valladolidekoa aurkari zaila izango zela bazekiten. Izan ere, jokatutako bost partiduak irabazita atera zen El Salvador Pepe Rojo zelaira. Hala ere, Hernani ez zen kokildu, eta partiduko aurreneko puntuak lortu zituen Ander Larretxeak: 3. Jarraian, 8 puntu ere lortu zituzten hirukoloreek. Baina horixe izan zen dena. Deskantsura iristerako, El Salvadorrek 21 puntu lortuak zituen, eta partidua bukatzerako, berriz, 45. Horrela bukatu zen lehia: El Salvador 45, eta Hernani 8. Oraindik partidurik irabazi gabe, azken postuan jarraitzen du Hernanik. Datorren astean Quesosen aurka jokatutko dute, Landaren.