Autobus zerbitzu berrian, geltoki berriak

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 26a

Atzoko Kronikan argitaratu zen Aldundiak autobus zerbtizuan zein aldaketa egingo dituen. Her­nanitik Donostiara Aieten ba­rrena joaten den autobusen geltoki batzuk aldatu egingo dira, herri-gune ko bide publikoetan egingo diren norabide aldaketen ondorioz. Joanekoan, egungo gel­tokian mantenduko dira, Atse­gindegitik abiatuta. Baina etorreran, autobusa Sorgin­txu­lo­tik Sa­gas­tial­dera joango da, eta Mon­tebi­deo kalean gora, Elka­no­ra eta Atsegindegira itzuliko da. Donostiara joateko Antzio­lako geltoki berri horietan ere har­tu ahal izango da autobusa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!