«Berrerabili gabe, toneladaka zabor sortzen da»

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 26a

«Hondakin bihurtutako gau­zekin diseinu berriak sortzen ditugu», azaldu du Aikari Lizasok. Maria Fernandezekin batean, Nafar kalean dagoen berrerabilpen zentroa ireki zuen duela bi urte eta erdi.
«Kontsumo filosofia des­berdin bat bultzatu nahi dugu. Europan oso ohituta daude, baita maila ekonomiko altu­koak ere, bigarren eskuko gauzak erabiltzera. Hemen ere ohitzen ari gara. Oso kalitate oneko gauzak ekartzen diz­kigu jendeak. Berrerabi­li­ko ez bagenu, toneladaka zabor sor­tuko genuke».

Baserritar jantziak prest
Aprobetxatu daitez­keen telekin baserritar jantzi be­rriak egiten dituzte, adi­bidez. «Lehengo urtean lanez gai­nezka ibili ginen azkene­rako, eta aurten lehenago hasi gara. Asko eskatzen dizkigute».

Josteko tailerra, martxan
Berrerabiltzeko filosofia bul­tza­tzeko, baita ere, josten ikas­teko taile­­rra jarri dute mar­txan. «Puntua, gantxilloa... Nor­beraren imajinazioa ga­ratu eta konponketak edo modalketak egiteko gai izatea da helburua. Dagoeneko hasi gara tailerrekin. Bakoitza ahal edo nahi duenean etorri daiteke, eta bere erritmoa jarraitu. Goizero izaten da aukera, 10:00etatik 12:00etara, eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.

Informatika tailera, laster
Oinarrizko informatika tai­le­rra emateko asmoa ere ba­du­te. «Ez dakigu erabiltzen dauz­kagun telefono mobilen %5 besterik». Jendearen beha­rretara egokituko dituzte tailerrak, beraz, izena eman behar da: 943 50 63 41 edo 661 331 113.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!