Isurketa atzo Osiñagan, Urnietarekin mugan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 26a

Isurketa bat izan zen atzo Osiñagako errekan. Herna­ni­ko Udaltzaingoa, Ura Agen­tziako teknikariak eta Ertzain­tza gerturatu ziren, eta ger­tatutakoa aztertzen ari dira. Ez dakite, zehatz-me­hatz, non­dik datorren isur­keta. Badirudi jatorria Urnieta eta Hernani arteko mugan da­goela, Loiditik eskubira hartu, Otsua-enea paretik, eta Erro­taran goikoa pasata, AHTaren obren inguruan. Obretako zikinak garbitzeko depuradora izan daiteke jatorria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!