Modaz gainezka atzo, Atsegindegi

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 25a

Oinetakoak, betaurrekoak, galtzak eta kamixetak, jostailuak, haurrentzako ko­txeak, aterkiak eta poltsak, zapiak eta txapelak, kazadorak eta berokiak... Zer zen atzo, pasarelan ez zegoena?
Hernaniko Berriak elkarteko dendetan aurkitu daitekeen punta-puntako moda ezagutzeko aukera izan zen atzo, eta modelo hernaniarrek ederki erakutsi zuten herrian badela estiloa nahikoa!
Begiratzera, eta udazken-neguko mo­darik berriena ezagutzera gerturatu zen jendeak lepo bete zuen Atsegindegi. Ondo ikusteko aukerarik gabe ere gelditu ziren asko. Laster, Kronikan, moda guztia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!