Bi pelikula ikusteko aukera izango da Biterin asteburuan. Gaur eta bihar, Maya erlea jarriko dute haurrentzat, 16:30etan. Lasa eta Zabala, berriz, 19:30etan eta 22:30etan ikusi ahal izango da gaur, eta 22:30etan, bihar. Era berean, astelehenean berriro jarriko dute, ikuslearen eguneko prezioan: 2,50 euro.