Foru hauteskundeei begira lanean ari da PSE-EE alderdia, eta asteartean Hernaniko alderdikideekin elkartu ziren Julio Astudillo, hauteskunde programaren koordinatzailea, eta Denis Itxaso, hautagaia.
Astudillok azaldu zuen garrantzia eman nahi diotela hauteskunde programa eratzeari: «Herriz herri osatuko dugu programa. Alderdia eta herriaren arteko konexiorako elementua izatea nahi dugu».
Horregatik, Denis Itxasok azaldu zuen Hernaniko alderdikideen bitartez, Hernaniren beharrak aztertu dituztela.
«Hernaniko kezkak kontuan hartuko dira Aldundian»
Denis Itxasok azaldutakoaren arabera, Hernanik dituen lau behar konkretu izango ditu kontuan Aldundiak.
«Herri barruko garraio publikoa hobetu behar da, Florida, Etxeberri eta Sagastialde ez direlako kontuan hartzen».
Era berean, «Andoain eta Donostia arteko bidegorria bultzatu behar» da.
Bestalde, «Txillida Leku erakargarritasun kultural haundikoa» dela azladu zuen, eta horregatik, Aldundiak museoa berriro irekitzeko negoziaketan parte hartzea beharrezko dela.
Azkenik, zaharren egoitzak kudeatzeko PSE-EEk eta Aldundiak lortutako hitzarmenaren bitartez, Kabiak Hernaniko zaharren egoitza kudeatuko duela azpimarratu zuen. «Hernaniko Udalak milioi bat euro aurreztuko ditu».
«Bilduk zakarrontzira botako ditu 265.912 euro»
Bestalde, prentsa oharrean, PSE-EEk azaldu du Eduardo Txillida pasealekuko obrarako 265.912 euro bideratuko dituela Bilduk. «Kapritxoa da».