Umore Onak 2-6 galdu zuen lehengo ostiralean Idiazabalen aurka. Goizuetan jokatu zuten, baina etxekoen babesa ez zen nahikoa izan. Oihanek sartu zituen bi golak. Atzo gauean, berriz, Legorretaren aurka jokatzekoak ziren, etxetik kanpo. Aurkari zuzenarekin neurtzekoak ziren, Legorretak hiru puntu bakarrik baitzituen eta irabaziz gero, puntutan berdintzeko aukera izanen zuten goizuetarrek.