Iker Salaberria, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 25a

Iker Salaberriak Nafarroako Txapelketa irabazi du, eskuz ba­naka, kadete mailan. As­teaz­kenean jokatu zuen finala Obe­renako Cordonen aurka: 18-7.

Goizuetarrek, irabazi
Aurreko asteburuan eta aste honetan goizuetarrek jokatutako partidu guztiak irabazi di­tuz­te: Nafar Jokuetan, Aizkor­be-Apezetxeak 22-17 irabazi zieten Maia-Beteluri. Eta Salabe­rria-Mariezkurre­na 22-8 nagusitu zitzaizkien Telletxea-Gascueri.

Aizkorbe eta Apezetxea, Errotxapeako semifinalean
Errotxapean, Aizkorbe-Apeze­txeak 18-10 irabazi zieten Oskoz-Yanizi eta asteazkenean, semifinala jokatuko dute (18:00). Maia-Betelu izanen dituzte aurkari (Esteribar).

Partiduak Goizuetan, bihar
Gaur, Gartzaronen jokatuko dute (16:00): Aizkorbe-Apeze­txea/Orbegozo-Oliden (Añor­ga); eta Salaberria-Mariezku­rre­na/Mugiro-Eskiroz (Burlata).
Bihar, Nafar Jokuetako bi partidu jokatuko dira Goizue­tan (12:00): alebin 3garren mailan, Joanes Apezetxea-Beñat Apeze­txea/Zugarralde (Burla­ta); eta kadete 1go mailan, Aizkorbe-Apezetxea (Umore Ona) Salaberria-Mariezku­rre­na (Erreka). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!