Zinea, asteartean

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 25a

Zine foruma ere antolatu ohi du Harituzek, hilabeteko azken asteartetan. Datorren astean, Le Havre pelikula emango dute, 18:00etan kultur etxean. Marcel Marx idazle bohemio ezaguna, dena utzi eta Le Havrera joango da bizitzera. Buruhausterik gabe biziko da bere bizitzan haur etorkin bat azaldu arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!