Mundarro-La Salleko hiru talde nagusiek etxean jokatuko dute gaur. Euskal Ligako mutilek La Sallen jokatuko dute 20:15etatik aurrera. Irungo Erroibide taldea izango dute aurrez aurre. Etxekoek, bi partidu jokatu dituzte eta bana irabazi eta galdu dute. Erroibidek hirutik bakarra irabazi du. Irabazi eta sailkapenean gora egiteko aukera izango dute Mundarrokoek.
Neskek ere, hirugarren partidua jokatuko dute gaur eta bigarren garaipena lortzeko aukera izango dute. Astigarragan jokatuko dute, 16:00etatik aurrera, Murkilen aurka.
Probintzial mailakoak nahiko estu dabiltza eta gaur derbia ere izango dute jokoan, Hernaniren aurka, 18:00etan.