Martutenera doan linean, orduko hiru zerbitzu

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 25a

Gipuzkoako Foru Aldundiak datorren urtetik aurrera, autobus zerbitzu berria jarriko du martxan eta aldaketak izango dira Gipuzkoako autobus linea gehienetan, zerbitzua hobetzeko asmoz. Asteazkenean, eskualde mailako aurkezpena egin zen Hernanin eta azalpenak eman zituzten. Parte hartze prozesu baten ostean osatu du Diputa­zioak proiektua, herritarren eta Udalen proposamenak kontuan hartuta. Astigarragari dagokionean, A1 linean (Hernani-Donostia, Martutenetik barrena), orduko hiru zerbitzu inguru izango dira. Lanegunetan, 07:45etan aterako da lehenengoa Hernanitik eta azkena, 23:15etan. Astigarragan, puntu eta terdietan izango da, gutxi gorabehera eta hainbat ordutan, hirugarren autobus bat ere izango da. Ordutegi horiek, Arantzazuko Amako ordutegiekin ere koordinatu dituzte. Donostiatik, 06:00etan aterako da lehenengoa eta 23:00etan azkena. Ostiraletan, 01:00ak arte luzatuko da zerbitzua.
A2 linea (Hernani-Donostia, zuzenean), ordu erdiro izango da. 06:00etatik 22:00etara izango da zerbitzua, eta ostiraletan, 01:00ak arte luzatuko da.
A3 linea (Astigarraga-Ospitaleak-Unibertsitatea), berriz, orduro mantenduko da. Ospitaleko langileen ordutegiak aintzat hartzen saiatu dira.
Informazio gehiago, www.garraioahobetzen.net helbidean: ustiapen plana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!