«Azken urteotan Astigarragatik kanpo jaiotako jende asko etorri da gure artera bizitzera, dela inguruko herrietatik, dela bestelako herrialde batzuetatik. Aberastasun horretaz jabetuta, Astigarragako Udalak kultur aniztasuna gizarteratzeko plangintza bat osatu nahi du, herritarrekin elkarlanean», azaldu du Udalak. Hori horrela, parte hartze prozesua antolatu du. Hiru bilera edo saio izango dira. Lehenengoa, asteazkenean izango da, 18:00etatik 20:00etara, kultur etxeko areto nagusian. Aniztasunaren diagnostikoa landuko da.