Nafar hegoaldeko produktuak eskuratu eta euskerari laguntzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 25a

Iaz bezala, Errigorak udazkeneko kanpaina jarri du martxan: Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka. Auzolanari esker, 50 eurotan, Nafar hegoaldeko produktuez osatutako saski eder bat eskuratzeko aukera dago. Gainera, ekarpen horren %25a Nafarroa hegoaldeko euskalgin­tzara joango da. Saskiak eskatzeko epea azaroaren 12ra arte da. Astigarragan, leku hauetan eskatu eta jaso daitezke saskiak: eskolan, AEKn eta Zipotza tabernan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!