Mosaikorako tiketak salgai

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 25a

Azaroaren 8an mosaiko erraldoi bat egin nahi du Gure Esku Dago ekimenak Zurriola hondartzan, eta bertan parte hartzeko, tiketa erosi behar da, giza katean bezala. Tiket hauek, Ikatza, Pastoriza, Zipotza eta Ekaitz tabernetan daude salgai, 5 euroren truke. Horrez gain, bihar eta datorren igandean, Joseba Barandiaran plazan jarriko dute postua, 12:00etatik 14:00etara. Tiketa gorde egin behar da eta egunean bertan, Kursaalean egongo den postuan eman. 11:00etan izango da mosaikoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!