Mollie Malonen ipuin sinestezina ikusteko aukera izango dute bihar umeek kultur etxean (17:30). Mollie neska oso berezia da, bere aitonaren erloju dendara joan eta ustekabeko abentura zirraragarria biziko du bertan. Sarrera: 2,5 euro. Ordubete lehenago salgai egongo dira.