Sagardoa nola egiten den ikasteko aukera bihar, Petritegin

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 25a

Sagardotegiek egiten duten lana ezagutzeko, Sagastitik Ku­pe­la­ra ekimena antolatu du Gi­puz­koako Sagardogileen Elkar­te­­ak. Hainbat ekintza egingo di­tuz­te sagardotegiek eta besteak beste, Petritegik ate irekien egu­na antolatu du bihar. Jendeak, sagardoa nola egiten den ikusteko aukera izango du: sagarra bil­du, sagarra probatu, muztioa egin... 11:00etatik 13:30etara izango da Petritegiko sagastietatik abia­tuta. Informazio gehiago: 943 45 71 88.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!