Euskerazko abestien parodiarik onenak sarituko dituzte

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 22a

Motxian Eby esketx lehiaketa antolatu dute Buruntzaldea eta Oarsoaldeako eskualdeek. DBH­ko ikasleei zuzendua dago eta parte-hartzaileek euskeraz abes­ten duen musika talde baten edo euskerazko abesti ba­ten “paro­dia” egin beharko dute, letra al­da­tuz eta taldearen ara­bera mo­zorrotuta eta karakteri­zatuta.
Esketxek euskeraz eginak izan behar dute eta gutxi gora­behera minutu bateko iraupena izan behar dute. Edozein tres­narekin grabatu daitezke: esku­ko telefonoa, bideo kamera, tableta, argazki makina… 
Ekimen honen bitartez, gazteen artean euskeraren erabilera bultzatu nahi dute Udalek, hizkuntza arlo guztie­tara eramanaz, umorearen arlora zabalduz.

Umorea, orijinaltasuna…
Esketxak aurkezteko epea aza­roa­ren 14an bukatuko da. Balora­tu­ko dira: umorea, letra­ren oriji­nal­tasuna, karak­te­rizazioa... La­nak e-postaz edo Whats­app bidez aurkeztu daitez­ke. Eskualde ba­koitzeko bi sari egongo dira: bideo onenak 300 euro jasoko ditu eta bigarrenak 200 euro. Gainera, publikoaren saria ere izango da. Interneten bozka gehien jasotzen duenak 50 euro­ko saria irabaziko du. Informazio gehiagorako: www.motxianeby.com. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!