«Maitasun eredu ezberdinak ikustaraztea du helburu ezkontza herrikoi feminista honek»

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 25a

Herrian barrena hasiko da festa, kalejiran. Segidan, baz­karia egingo da Atsegindegin, eta ondoren, zeremonia. Arra­tsaldean kon­tzertuak izango dira. Anto­latzaileen esanetan, festa irekia da: «gure ideiekin bat egiten duen edonor ongi etorria izango da».

Erritual propioa
«Bollorrioa ospatuko dugu: ohiko ezkontza bat izatetik haratago, maitasun eredu ez­berdinak ikustaraztea helburu duen errituala izango da. Bi lagunen arteko ezkontza baino gehiago da:  maitatzeko mila mo­du daudela aldarrikatu eta hauek ospatzeko beste hain­beste erritual egon daitezkeela ikusarazteko modua da. Mai­tasun iraultzaile eta anitzak aldarrikatzea, eta gure erritual propioak asmatu eta ospatzea da helburua», azaldu dute.

Egun osoko festa
Eguerdiko 12:00ak aldera hasiko da festa; Karboneratik abiatuta, brindisa eta trikipo­teoa egingo dituzte. 14:00etan bazkaria egingo da Atse­gin­degin (izen ematea itxita da­go), eta kafe garaian, 16:00ak inguruan, zeremonia egingo da. 18:00etatik aurrera, kon­tzer­tuak izango dira: Kaxia­noren Alabak, Pottors ta Klito, Dj Gurebesta eta beste hainbat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!