Korrika hasiko dituzte jaiak Txantxilla auzoan, Txantxilla-Santa Barbara krosarekin; eta korrika batean pasako zaie eguna. Izan ere, aspertzeko tarte bat ere ez dute izango gaur, gauerdian azken traka eta suak botatzen dituzten arte.
Atletek emango diote hasiera jaiari, Txantxillatik Santa Barbarara igo eta buelta. Gaur ere eman daiteke izena, 10 euroan.
Omenaldia eta txupinazoa Haurrentzako jolasak goiz erdian hasiko dira, eta 12:00etan iritsiko da Karmen Etxeberriaren momentua: omenaldia egingo diote; eta txupinazoa botako dute jarraian, jaiari hasiera ofiziala emateko.
Nobedadea, auzo bazkaria
Auzotarren bazkaria izango da nobedadeetako bat, aurtengo jaietan. Eta arratsaldea ere ederra izango da Txantxillan: mus eta toka txapelketak, txokolatada, Apaxi ipuin kontalariaren emanaldia... Patata tortilla lehiaketa egingo dute iluntzean (18:00etatik 18:30etara entregatu beharko dira tortillak), bertsolariak kantuan ari direla. Kantuari dantzak hartuko dio segida, Itzartu taldearen erromeriarekin, eta azken trakak eta suek agurtuko dituzte jaiak.
TXANTXILLAKO JAIAK 2014
Urriak 25, larunbata:
9:00 Diana txistulariekin
9:30 II. Txantxilla-Santa Barbara-Txantxilla krosa (helduen irteera)
10:30 Krosa (haurren irteera)
11:00 Haurrentzako jolasak
12:00 Omenaldia Karmen Etxeberriari eta txupinazoa
12:15 Erraldoi eta buruhandiak
12:30 Sagardo dastaketa eta pintxoak
14:30 Auzo bazkaria. Bazkalostean Rafafa magoaren ikuskizuna.
16:30 Mus txapelketa Txantxilla kafetegian
17:00 Toka txapelketa
17:00 Txokolatada
17:30 Apaxi Kontalariren emanaldia haurrentzat
18:00 Arimen Kalejira dultzaineroekin
19:00 Patata Tortilla lehiaketa eta bertsolariak.
20:00 Sahieski jatea.
21:30 Erromeria Itzarturekin
00:00 Azken traka eta suak