Euskal Ligako bigarren garaipena lortzeko asmoz, Zubipen ariko dira gaur Hernaniko neskak. Partidu garrantzitsua dute, Zarautzen kontra, berriro ere goiko postuetan sartzeko lehian. Hiru partidu jokatuta, lau punturekin dago Hernani, eta hirurekin Zarautz.
Mutilek, berriz, sailkapenaren gorenean jarraitzea dute erronka, Ohorezko Erregional Mailan. Beti Gazteren kontra ariko dira bihar, Mastegin 18:30etan, bigarren postuari eusteko asmoz. Sei partidu jokatuta, galdu gabe da Lesakako taldea; partidu bakarra irabazi du, ordea.