Denboraldiko bigarren partidua jokatuko du bihar Hernani eskubaloi taldeak, infantiletan. Donostiako La Salle ikastetxean ariko dira, goizeko 10:00etan, Saiekoren kontra. Estreinakoan emaitza kaxkarra lortu zuten, Tolosaren kontra 5-32 galduta. Horri buelta ematen saiatu eta aurreneko garaipenaren bila joango dira hernaniarrak, indarra eta konfiantza hartzeko.